Eleketa, D’OC show OCtele

2014 urtean bezala, Aldudarrak Bideok segitu du lan teknikoa eta muntaketa  egiten Euskal Kultur Erakundeak daraman ipar Euskal Herriko lekukotasun bilketa eta artxibaketa proiektuan. Okzitaniako Octélé telebistak berriz ere gurekin lan egin nahi izan du eta zuzenezko 5 emankizunen errealisazio teknikoa eginarazi digu Albi, Foix, Luchon, Morlaas eta Akizen.  

Oskorri

Emozio handiarekin onartu dugu Oskorri taldeak egin digun eskaera haien azken kontzertuaren grabatzeko. Bilboko Arriaga antzokian. Aldudarrak Bideoko langile talde osoak parte hartu ahal izan du gertakari historiko horretan. Elkar argitaletxeak aterako du DVDa 2016ko udaberrian.