Pastorala Euskaldunak Ameriketan, José Mendiague (2012)

18,00

2012ko pastoralean agertü da Jose Mendiague eüskaldun koblakari handiaren bizia (1845-1937) eta obra; trajeria hontan güzian, bere denborako jakilea eta eragilea date, hego Ameriketarat bizitzera joan eüskaldün osteek bereziki markatüko denbora hortakoa.

Kategoria

Deskribapena

2012ko pastoralean agertü da Jose Mendiague eüskaldun koblakari handiaren bizia (1845-1937) eta obra; trajeria hontan güzian, bere denborako jakilea eta eragilea date, hego Ameriketarat bizitzera joan eüskaldün osteek bereziki markatüko denbora hortakoa. Jose Mendiague Alduden sortü zen 1845eko apirilaren 27an. Aitak duanako zerbütxüa ützi beitzüan ostaler plantatzeko Hazparnen, Jose herri hortan handitüren da, bere bürüa beti “hazpandar” ikusiz, bere kantoreetan üsü aipatüko düan bezala. 18 urteetan, Eüskal Herria ützi behar üken züan Hego Ameriketara joaiteko, denbora hortan heben bizitzea neke beitzen, egoera txarra zelakoz ekonomian, gamilietan eta politikan. Jose Mendiague Montevideon zentüren da 1937ko setemeren 12an, Eüskal Herria berriz ikusi gabe. Bere bizitze güzian Jose Mendiague segür abertzale handi bat izan zen, Eüskal Herriari ezinago etxekia, baita ere poeta handi bat; ordü lüke orai ezagüt eta ohora dezagün, bere izkiribüen bezala ideientzat ere.

Arrokiaga

Sous titres: Français / Castellano

Artikulu hau ere eskuragarri : French