Pastorale Katalina de Erauso (DVD)

18,00

Katalina de Erausoren historia (Donostian sorturik 1585 edo 1592an eta hilik Mexikon Cuetlaxtlan 1650 edo 1652an) berak idatzirik du. 1829an Joaquín María Ferrer pasaitarrak publikatu zuen dokumentuz aberasturik.

Catégorie : Étiquettes : , ,

Description

Katalina de Erausoren historia (Donostian sorturik 1585 edo 1592an eta hilik Mexikon Cuetlaxtlan 1650 edo 1652an) berak idatzirik du. 1829an Joaquín María Ferrer pasaitarrak publikatu zuen dokumentuz aberasturik.

Lau urtetan, laugarren alaba izanez, Miramar jauregian kokaturik zen Dominiken komentuan sartu zuten bere hiru ahizpekin. Hamabost urtetan, komentutik ihes egiten du eta gizon arropaz  jaunsten da bere buruaren zaintzeko.
1603an itsasontzia hartzen du Mundu Berriari buruz joaiteko eta aldizka itsasohoin, tratulari eta militar karguak hartzen ditu.
Usu hiltzera kondenaturik da, bere burua salbatzen du  bere emaztetasuna aitortzen baitu. Famaturik bilakatzen da eta Filipe IV.ganik errenta eskuratzen du egin lanagatik. Urbain VIII aita sainduak gizon arropekin bizitzeko baimena ematen dio. Gizartearen behakoa ezin jasanez, Mexikora itzultzen da ostalari eta mandozain bezala.
Pastoralarentzat sujet ezin hobea da trajeria eta komedia biak uztartuz.

Cet article est aussi disponible en : Basque