Eleketa, D’OC show OCtele

2014 urtean bezala, Aldudarrak Bideok segitu du lan teknikoa eta muntaketa  egiten Euskal Kultur Erakundeak daraman ipar Euskal Herriko lekukotasun bilketa eta artxibaketa proiektuan. Okzitaniako Octélé telebistak berriz ere gurekin lan egin nahi izan du eta zuzenezko 5 emankizunen errealisazio teknikoa eginarazi digu Albi, Foix, Luchon, Morlaas eta Akizen.  

Oskorri

Emozio handiarekin onartu dugu Oskorri taldeak egin digun eskaera haien azken kontzertuaren grabatzeko. Bilboko Arriaga antzokian. Aldudarrak Bideoko langile talde osoak parte hartu ahal izan du gertakari historiko horretan. Elkar argitaletxeak aterako du DVDa 2016ko udaberrian.

Jalgi

Jalgi

Euskal Kultur Erakundeak bideo bat eginarazi digu SOKA, dantzari buruzko erakusketarentzat. Sorkuntza eta transmisioaren gaia hartu eta, labur metraiaren egitea Eki Pagoaga errealizatzaileari utzi diogu. Orotara hamabost bat pertsonek parte hartu zuten filmaren ekoizpenean.

SEASKA Eskutik Euskara

Seaska eta Xalbador kolegio berrituaren estrenaldiaren karira egindako aurkezpen bideoa: Eskutik Euskara. 2013ko urrian iragan zen SEASKAren estrenaldia Kanbon: Seaska, ipar Euskal Herriko ikastolen sarearen bulegoa baita Xalbador kolegio berrituarena. Karia hortara, eskatu ziguten Seaskaren aurkezpen bideo baten egitea euskaraz eta frantsesez. Seaskaren historikoa, ikastola ainiztasuna, ikasle kopuruaran garapena, antolaketa, gaitasunak eta geroa aipatu nahian, Read more about SEASKA Eskutik Euskara[…]

AEK

AEK eman euskara

AEK, Euskal Herriko Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea, herrietako Gau Eskolak biltzen dituen mugimenduak 2014 urte hasieran eskatu zigun aurkezpen bideo baten egitea, Seaskaren aurkezpen bideoaren hildotik, euskaraz eta frantsesez. http://aek.eus/index.php/eu/ AEK, la coordination des cours de basque aux adultes regroupe les associations locales Gau Eskola, nous avait demendé en début 2014, de réaliser un vidéo de présentation en basque et Read more about AEK eman euskara[…]