2014 urtean bezala, Aldudarrak Bideok segitu du lan teknikoa eta muntaketa egiten Euskal Kultur Erakundeak daraman ipar Euskal Herriko lekukotasun bilketa eta artxibaketa proiektuan.
Okzitaniako Octélé telebistak berriz ere gurekin lan egin nahi izan du eta zuzenezko 5 emankizunen errealisazio teknikoa eginarazi digu Albi, Foix, Luchon, Morlaas eta Akizen.