Warning: fopen(/home/clients/b8bc824b10ab9d4aa841fc14e01221fe/web/aldudarrak-bideo/wp-content/plugins/woocommerce/woocommerce.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/clients/b8bc824b10ab9d4aa841fc14e01221fe/web/aldudarrak-bideo/wp-includes/functions.php on line 4883

Warning: fread() expects parameter 1 to be resource, boolean given in /home/clients/b8bc824b10ab9d4aa841fc14e01221fe/web/aldudarrak-bideo/wp-includes/functions.php on line 4886

Warning: fclose() expects parameter 1 to be resource, boolean given in /home/clients/b8bc824b10ab9d4aa841fc14e01221fe/web/aldudarrak-bideo/wp-includes/functions.php on line 4889
Ikus-entzun partehartzailea - Aldudarrak bideo
1 iraila 2016

Ikus-entzun partehartzailea

Izendapen honekin, egin molde berezi bat lehenesten dugu erran nahi baita ikus-entzunezko dokumentuen egitea eta hedatzea baliatzen dugula talde animazio eta gogoeta kolektiboentzat. Gure gaitasunak ematen ditugu zentzu horretara jotzen duten proiektuen zerbitzuko.

Alabaina, ikus-entzunezko dokumentu ezberdinen asmakizunean baita hauen hedatzeko momentuan proiektuan parte hartu duten guziak elkartuz, bideogintza partehartzailearen erabiltzeak ahalbidetzen du :

  • eragile hauen arteko solas eta trukatze espazioen sortzea ;
  • bat-bestearen arrangurak eta funtzioak kontutan hartuz, zubiak sortzea eta elgarren arteko ulermena sustatzea
  • hizkuntzak, konzeptuak heinaratzea
  • batzu eta besteen pertzeztzio maila ulertzea
  • informazio transmizioa ekarleen biderkatzea (irudiak, soinuak, testuak, musikak, hitzak…).

Oroz gainetik, bideoa baliatua da partehartze herritarraren laguntzeko, harremanak sortzeko, entzuketa eta bestearen ulermena errexteko. Partehartzaileak edota biztanleak ez dira bakarrik elgarrizketatuak baina beren proiektuaren eragile bilakatzen dira, kameraren aitzinean eta gibelean erreportai edo emankizun baten eraikitzean.

Azkenik, gertakari handiago batzuen antolaketak (adibidez publikoan egin telebistako plato bat) laguntzen du gidamarkak ezartzen proiektuaren aitzinatzean momentu azkarrak sortuz, proiektuaren eragile ezberdinen artean ko-ekoizturik. Gertakarien egituratzeak argien, apainketen, kameren presentziaren, pantailen edo zuzenezko errealizazioaren bidez, maila ospetsu eta profesional bat ematen dio gertakariari. Errealizazio teknikotik emankizunaren grabatzeraino molde partehartzailean egiten den kudeaketari esker, parte hartzaileak gertakariaz jabetzen dira.

Proiektua hastetik bururaino eramaitean, animazio ezberdinetan ikus-entzun partehartzailearen erabiltzeak, dokumentu andana baten sorrera eragiten du (erreportaiak, bisiten bildumak, mikro-espaloiak, eragileen hitzak, klipak, …). Metatze honek eragileen bilakaera erakusten du eta batzu eta besteek ekartzen dutena ulertzen laguntzen.

Proiektuaren aitzinamenduaz kanpoari berri emaiten, usaia onen eta berrikuntzen barreiatzen laguntzen du.

Azkenik, lana aitzinatzen den bitartean, bideoen lantzeak edo berriz ikusteak proiektuaren ebaluaketa aberasten du.

 

Harremanetan sartu gurekin